Elkartasun Eguna izango da larunbat honetan

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 7a, 20:00

Danda Gazte Asanbladak larunbat honetarako Elkartasun Eguna antolatu du, "elkartasuna antolatzeko haziak ereiteko" eta "gazte mugimenduko zenbait kideri ezarritako isun ekonomikoei aurre egiteko" helburuekin.

Egun osoko egitaraua antolatu du Danda Gazte Asanbladak. Elkartasun Egunean festa eta borroka uztartzeko aukera izango da, besteak beste, mahai ingurua, bertso bazkaria eta kontzertuak izango baitira. Ekintza guztiak Putzuzulo gaztetxean izango dira.

Hemen dago ikusgai egitaraua, osorik:

11:30. Mahai ingurua preso ohiekin

13:00. Elkartasuna antolatzeko beharraz hausnarketa saioa

14:30. Bertso bazkaria Ane Peñagarikano, Markel Eizagirre eta Hodei Iruretagoienarekin.

22:30. Kontzertuak: Parrazta, Rodeo eta Ziakhus

Bertso bazkarirako sarrerak Arrano eta Eguzki tabernetan daude salgai, zazpi euroan.