HITZAkideen txokoko aste honetako zozketak

Astero-astero hainbat kultur zein kirol ekitalditarako zozketetan parte hartzeko aukera dute HITZAko harpidedunek. Zozketan parte hartu daiteke 943-89 0017 telefono zenbakira deituta edo webguneko TXOKOA atalean izena emanda.

Ondokoak dira aste honetan zozketatuko ditugun sarrerak:

  • Gipuzkoa Basket GBC+Baskonia. Maiatzaren 9an, osteguna, 21:30ean Gipuzkoa Basket Club-en. Sarrera bikoitz bat
  • Jokoz kanpo antzerkirako 5 sarrera bikoitz. Maiatzaren 10ean, ostirala, 21:30ean Soreasu antzokian.
  • Anthony Blaken magia ikuskizunerako 2 sarrera bikoitz. Maiatzaren 10ean, ostirala, 22:00etan Baztartxo antzokian.

Zozketan izena eman beharko da osteguneko 15:00ak baino lehen. Ostiral goizean jakinaraziko ditugu irabazleen izenak. Gipuzkoa Basket GBC+Baskoniaren kasuan, ostegunean emango dugu irabazleen berri.

Oraindik HITZAkide ez denak webgune honetan dauka aukera harpidedun egiteko.