Lau zarauztarrek abestu dute Gipuzkoa Bertsotanen

Lau zarauztarrek abestu dute Gipuzkoa Bertsotanen

Beñat Jauregi Fede-k eta Oier Aizpuruak txukun egin dituzte beren lanak. Fedek Anoetako saioa irabazi zuen 305 punturekin eta Aizpurua bigarren izan zen Orion, 327 punturekin.

Oraindik inork iraileko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartelik eskuratu ez duen arren, sailkapen faseko lehen lau saioak asteburu honetan jokatu dituzte. Bertan aritu dira kantuan Uxue Alkorta, Oier Aizpurua, Markel Eizagirre eta Beñat Jauregi 'Fede' bertsolariak.

Puntuazio azpimarragarriak eskuratu zituzten Aizpuruak eta Jauregik. Bigarrena irabazle izan zen bere saioan, 305 punturekin, eta Aizpuruak bigarren egin bazuen ere, Jauregik baino puntu gehiago eskuratu zituen (327). Markel Eizagirre eta Uxue Alkorta bostgarren izan ziren Anoetako saioan; lehena 287 punturekin eta bigarrena 277rekin.

Bertso saio guztietako emaitzak ikusgai daude bertsozale.eus atarian.

Erlazionatuak

Zarauzko hamar bertsolarik kantatuko dute Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean

Zarautz

Maiatzaren 4tik 25era bitartean izango da Gipuzkoa Bertsotan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. 14 saiotan banatuta, 84 bertsolar...