Kilometroen historiari buruzko erakusketa ireki dute Merkatu Plazan

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 8a, 20:00
Kilometroen historia bildu dute erakusketan. (Kilometroak)

"Eskuz idatzitako oharretatik, klik eginez aurrera atera diren Kilometroetaraino, egundoko auzolana oinarri izan duen historia" jaso dute erakusketan. Igandera arte egongo da zabalik.

Atzo, osteguna, Kilometroen historiari buruzko erakusketa ireki zuten Merkatu Plazan. "Eskuz idatzitako oharretatik, klik eginez aurrera atera diren Kilometroetaraino, egundoko auzolana oinarri izan duen historia" jaso dute erakusketan, eta igandera arte egongo da zabalik.

1977. urtean egin zuten Kilometroak jaialdia aurrenekoz, Beasainen: "Geroztik, Euskal Herriko ikastolak doitzeko eta iraunarazteko jai garrantzitsuak izan dira", adierazi dute aurtengo antolatzaileek. Ni, Hi, Hura... Ikastola mundura! izenburupean, aurtengo urrian Zarautzen egingo dute Kilometroak, berrogeita hirugarrenez.

Erakusteari dagokionez, panel baten bildu dute jaialdiaren edizio bakoitza: "Urte bakoitzean non egin den Kilometroak, zein izan zen leloa, esku-orriak, afixak, eguneko argazkiak, hemeroteka eta beste. Azken 43 urteetako bilakaera itzela eta ikastolen jatorriaren nondik norakoak aletzeko bisita zinez interesgarria da", gehitu dute.