Industria iraultza landuko dute Photomuseumen

Photomuseumeko Aula programaren barruan, Industia Iraultza izango da ostiral honetan landuko duten gaia.

Industria Iraultzak Europara ekarritako aldaketa handiak aztertuko dituzte Photomuseumen bihar. "Mundu berri horretan bizi ziren artisten joerak" landuko dituzte: inpresionismoa, orientalismoa... Besteak beste, Pablo Picassoren lana aztertuko dute.

Ohi bezala, saioa 18:00etan hasiko da eta doako sarrera izango du.