Cabreiroa Pro Zarautz 2019

Dantz Festibaleko hainbat ekitaldi atzeratu dituzte eguraldi txarragatik

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 10a, 11:33

Cabreiroa Pro Zarautz surf txapelketaren barruan antolatutako kultur programaren barruan dago Dantz Festibala. Lehen aldiz, Donostiatik kanpo izango da emanaldia.

Eguraldi txarra dela eta, berez gaur egitekoak ziren Dantz Festibala igandera atzeratu dute. Lekua mantenduta, skatepark-ean izango da Max Abysmal eta Mario Azurzaren musika elektroniko saioa, baina gaur izan ordez, igandean, maiatzaren 12an izango da, 18:00etatik aurrera.

Hain zuzen, 16:30ean izango da txapelketako sari banaketa, beraz, horren jarraian egingo dute musika emanaldia.