Bihar emango diete hasiera Santa Marina festei

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 10a, 13:47

Bihar hasita maiatzaren 21era arte festa giroa izango da nagusi Santa Marina kalean. Egitarau zabala antolatu dute beste urte batez, haurrentzako zein helduentzako ekitaldiekin.

Urtero bezala, danborrada eta karroza izango dira festen programazioko punturik indartsuena. Horrez gain, puzgarriak, kontzertuak, lasterketak eta beste hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango da datozen egunetan.

Egitaraua

Bihar, larunbata

  • 10:00. XXX. Santa Marina Pilota Txapelketa. La Salle zaharreko pilotalekuan, bi mailetako finalerdiak izango dira. Euria egiten badu, Zinema pilotalekuan izango dira.
  • 16:00. Santa Marinako XXXVIII. Mus Txapelketa. Izen-ematea Santa Marinako plazatxoan izango da, 15:30etik aurrera.
  • 19:30. Pig&Kiss taldearen emanaldia.

Maiatzak 12, igandea

  • 10:30. Gazteentzat, XLII. Marrazki eta Pintura Lehiaketa kalean, Hilario Epelderen omenez (sari banaketa 12:00etan).
  • 11:00. Haurrentzako tailerra, Araziren eskutik.
  • 11:00-14:00. Haurrentzako puzgarriak. Ondoren, paella jana.
  • 15:00-17:00. Haurrentzako puzgarriak.
  • 18:00. 6 urte bitarteko haurrentzat XII. moto eta patinete karrerak (bakoitzak bere motoa eta patinetea eraman behar du). Ondoren, entzierro txikia eta txokolate jana.

Maiatzak 17, ostirala

  • 10:00. La Salleko haurren danborrada txikia.
  • 19:00. Txupinazoa. Arkamurka elkarteak igoko du bandera.
  • 19:30-21:00. Iratzar taldearen kontzertua.
  • 22:00. Santa Marina danborrada. Ondoren, kontzertuaren jarraipena.

Maiatzak 18, larunbata

  • 10:30. XXX. Santa Marina Pilota Txapelketako finalak.
  • 12:30. Helduentzako X. Toka txapelketa.
  • 17:00. 12-17 urtekoentzako jolasak, Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik.
  • 19:00. Elektrotxufla elektrotxaranga.
  • 23:00. Eztengiro taldearen kontzertua.

Maiatzak 19, igandea

  • 11:45. Jalgi dantza taldearen emanaldia.
  • 12:30. XVIII. Patata tortilla lehiaketa. Ondoren, kantujira auzoan zehar Arrai-Zopa taldearekin.
  • 17:30. Apaxi ipuin-kontalariaren emanaldia haurrentzat. Ondoren, #Zunbalain Dantzafestaren emanaldia.

Maiatzak 20, astelehena

  • 18:00. LI. Santa Marina Korrika Txapelketa.
  • 20:00. Zezen txiki eta ponyak.

Maiatzak 21, asteartea

  • 07:00. Kanpai-errepika, suziriak eta ereserkia egunari ongietorria egiteko. Ondoren, diana Goizeko Ihintza txistulariekin.
  • 08:30. Meza Nagusia Santa Marina ermitan eta jarraian, txokolate-jana Kirkilla jatetxeak eskainia.
  • 11:00. Jubilatuen hamaiketakoa.
  • 18:00. LI. Santa Marinako korrika txapelketa.
  • 20:00. Zezen-txiki eta ponyak