Jokoaren normalizazioari eta kirol apustuei buruzko mahai ingurua antolatu du ZKE-k

Jokoaren normalizazioari eta kirol apustuei buruzko mahai ingurua antolatu du ZKE-k

'Afizio, adikzio, ofizio...kirol apustuei buruzko mahai ingurua' antolatu dute datorren asteazkenerako. Jon Aldaz EHUko irakasle eta soziologoa, Josean Barcenilla Bizi Berria Elkarteko lehendakaria eta Manu Egaña Kirolbeteko giza baliabideen arduraduna ariko dira hizlari lanetan.

Zarautz Kirol Elkartearentzat berezia ari da izaten 2019. urtea, eta ekintzaz jantzi du urteko egitaraua. Datorren asteazkenean, maiatzaren 15ean, 19:30etik aurrera jokoaren normalizazioari eta kirol apustuei buruzko mahai ingurua izango da Modelo Aregoan. Jon Aldaz EHUko irakasle eta soziologoa, Josean Barcenilla Bizi Berria Elkarteko lehendakaria eta Manu Egaña Kirolbeteko giza baliabideen arduraduna izango dira bertan hizlari lanetan. Oraitz Gartzia kazetaria eta ZKEko entrenatzailea ariko da moderatzaile lanetan.

Hala nabarmendu dute ZKE-ko 75. urteurreneko komisioko kideek: "ZKE-k 75 urte bete ditu aurten. Kirol elkartea izatetik haratago doa ZKE, eta hezkuntzarako tresna ezin hobea dela erakutsu du urte guzti hauetan; giza harremanak eraikitzen zein alor sozialean, herriarentzat beti izan da lagungarri. Hori da jarraitu nahi dugun bidea, gizarte eraldaketarako bitartekari izaten".

Jakinarazi dutenez, mahai ingururako sarrera doakoa izango da arreta bete harte.