Cabreiroa Pro Zarautz 2019

Cabreiroa Pro Zarautz txapelketa irudietan

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 12a, 17:25

Asteazkenetik igandera, herriko protagonistetako bat izan da surfa. Atzo amaitu zen Cabreiroa Pro Zarautz Basque Country presented by Oakley txapelketa, eta hainbat herritarrez gain, kanpoko zaletu asko bertaratu dira Beraza ingurura txapelketaz gozatzera.

Vicente Romero eta Pauline Ado izan dira txapeldun aurtengoan, eta irabazleen artean zarauztarrik egon ez bada ere, bederatzi herritarrek hartu dute parte Qualifying Series-eko txapelketan. Bederatzi horien artean, Ruben Vitoriak egin du txapelketa azpimarragarriena, finalerdietara iristea lortu baitu surflari gazteak.

Aipatutakoak eta beste hainbat izan zituzten gogoan atzo arratsaldeko sari banaketan. Hemen daude ikusgai horietako batzuk.

Argazkilaria: Arnaitz Rubio