Bandera bat eta hiru domina zarauztarrentzat igandeko traineru eta trainerila estropadetan

Atzo Trainerila ligako bosgarren jardunaldia, Gipuzkoa Federazio Kopa eta ABE ligako bigarren jardunaldia jokatu zituzten Zarautzen. Guztira, ZAE-ko sei ontzik parte hartu zuten.

Atzo, igandea, trainerila eta traineru estropadak izan ziren Zarautzen. Hain zuzen, Trainerila ligako bosgarren jardunaldia, Gipuzkoa Federazio Kopa eta ABE ligako bigarren jardunaldia jokatu zituzten, eta guztira, Zarauzko Arraun Elkarteko sei ontzik parte hartu zuten lehian.

Trainerilen estropadetan jubenil, emakume absolutu eta senior absolutu mailako 30 ontzi izan ziren. Horietako lau ZAE-koak ziren; jubenil mutilen mailako bat eta senior mutilen mailako hiru. Guztira, hiru domina geratu ziren herrian; bi zilarrezko eta brontzezko bat.

Jubeniletan zilarrezko domina irabazi zuten zarauztarrek, eta San Juan taldeak eskuratu zuen bandera. Seniorretan ere zilarrezko domina lortu zuen ZAE-ko A ontziak, Hondarribiako A trainerila gailendu baitzen. Senior mailako Zarauzko beste bi ontziek Gipuzkoa Federazio Kopan parte hartu zuten, Traineru ligako jardunalditik kanpo, eta hirugarren eta laugarren postuak irabazi zituzten. Hala, brontzezko domina eskuratu zuen Zarautz B trainerilak, eta laugarren egin zuen Zarautz C-k.

Traineruen ABE ligako jardunaldiari dagokionez, ZAE-ko Badok 13 taldeak bi ontzi atera zituen. Zarauztarren A ontziak eskuratu zuen bandera; bigarren egin zuen Arkoteko A traineruak, eta hirugarren Getxok. Badok 13-ren B taldea, aldiz, 11. postuan geratu zen.