Irudietan: Yolanda Arrieta idazlea omendu dute Literaturian

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 13a, 11:43

Bi omendu izan ditu aurtengo Literaturia jaialdiak. Anjel Lertxundiren alde topa egin zuten larunbatean, eta atzo, Literattipiaren barruan, Yolanda Arrieta idazlea omendu zuten.

Literatura jaialdiaren barruan, etxeko txikienek protagonismo berezia hartzen dute Literattipian. Haur literatura sustatzeko egitasmoa da, eta atzokoan, Yolanda Arrieta ipuin kontalaria entzun ostean, liburu trukea egiteko aukera izan zuten.

Literattipian bertan omendu zuten Yolanda Arrieta, haur literaturan izan duen ibilbideagatik. Kioskotik, ipuin zati bat irakurri zuen jendaurrean, eta gogoz txalotu zuten bertaratutakoek idazle etxebarriarra (Bizkaia).

Argazkiak: Ibai Sarasua