Voces de Alfoz abesbatzak kontzertua emango du larunbatean

Frantsiskotarren elizan izango da Kantabriako Voces de Alfoz abesbatzaren emanaldia. Beren lurraldeko abestiak ekarriko dituzte; "mendi aldeko kantak, besteak beste".

Larunbatean, maiatzak 18, Zarautzen kontzertua eskainiko du Kantabriako Voces de Alfoz abesbatzak. Frantziskotarren elizan izango da emanaldia, 20:30ean, eta Zarautz Abesbatzakoek iragarri dutenez, kantabriarrek beren lurraldeko abestiak kantatuko dituzte; "mendi aldeko kantak, besteak beste". Mercedes Martin Saenz de Buruaga da taldeko zuzendaria.

Bestalde, Zarautz Abesbatzakoek Kantabriara egingo dute bidaia datorren urtean, eta Voces de Alfozekoek antolatutako musika ziklo batean parte hartuko dute.