Yoseba Peñak azaroan aurkeztu zuen Hariak eleberria. Belaunaldi desberdinetako hiru emakume dira protagonistak, eta beren bizipenak harituz heldu zion Peñak "historiaren atzeko historiari". Liburua oinarri hartuta, izen bereko sentikaria sortu dute Peñak, Iraia Eliasek, Rafa Ruedak, Agurtzane Gurrutxagak, Oihana Leundak eta Ekain Albitek. Ondorengo galdera da ikuskizunaren abiapuntua: "Gure amama eta gure ama zerk batzen zituen?".
Ostiralean, maiatzak 17, Zarauzko Modelo aretoan eskainiko dute Hariak, 20:30ean hasita. Sarrera aldez aurretik erosteko aukera izango da, 5 euroan, Sanz Enean.