Boluntarioak behar ditu Ruben Martin de Lucasek 'performance' bat egiteko

Boluntarioak behar ditu Ruben Martin de Lucasek 'performance' bat egiteko

2018ko Daniel Txopitea beka irabazi zuen Ruben Martin de Lucasek, eta orain, bere proiektua gauzatu ahal izateko boluntarioak behar ditu.

Burocracias izeneko proiektua burutu ahal izateko boluntarioak behar ditu Ruben Martin de Lucas artistak. Libre mugitu ahal izatearen eskubidea lantzen du Martin de Lucasen lanak. Interesatua dagoen ororentzat deialdia luzatu dute, maiatzaren 25ean, 11:00etan, Sanz Enea Kultur Etxean.

Artelan horien eta Daniel Txopitea bekari esker egindako lan guztien aurkezpena ekainaren 3an izango da, Modelo aretoan. Horrez gain, Stupid Borders eta Iceberg Nations izeneko Martin de Lucasen film laburrak ere emango dituzte. Film labur horietan, muga eta nazio kontzeptuak aztertzen ditu artistak.