Kaiolatik Fest jaialdia egingo dute ekainaren 8an

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 14a, 11:30

Ekainaren 8an izango da urteroko musika elektronikoaren jaialdia, Borghetton eta Putzuzulo Gaztetxean.

Aurten ekainaren 8an, larunbata, egingo dute Kaiolatik Fest musika elektronikoaren jaialdia. 19:00etan hasiko da egitaraua, Borghetton; bertan, 22:30ak arte arituko dira ElektroPeña eta Rubio DJak. 23:30ean Putzuzulo Gaztetxean emango diote jarraipena festari, eta Arizonako Billy, Unia eta Bihotza DJek jarriko dute musika, 05:30ak arte. Gaztetxean 5 euro balioko du sarrerak.