Hondartzako Futbol Txapelketaren balorazioa egingo dute jokalariek

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 14a, 12:30

Inkesta bat sortu dute jokalariek edota etorkizuneko jokalariek aurtengo Hondartza Futbol Txapelketaren balorazioa egin dezaten. Bestalde, larunbatean bilduko dira talde guztietako ordezkariak, ZKE-ren egoitzan.

Maiatzaren 4an eman zioten amaiera 75. Hondartza Futbol Txapelketari. Dena den, hurrengo denboraldiari begira jarri aurretik, bukatu berri den denboraldiaren balorazioa egingo dute jokalariek eta etorkizuneko jokalariek. Horretarako, 14 galderaz osatutako inkesta bat sortu dute. Ondorengo estekan erantzun daitezke galdera guztiak.

Bestalde, larunbat honetan, maiatzak 18, aurtengo talde guztietako ordezkariak bildu egingo dira, balorazioa ahoz egiteko. 11:00etan hasiko da bilera, ZKE-ren egoitzan.