ZOZKETA. 'Erlauntza' antzezlanerako eta 'Enaren kontuak' kontzerturako sarrerak zozkatuko dira HITZAkideen artean

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 14a, 15:00

'Erlauntza'antzezlanerako eta 'Enaren kontuak' familientzako kontzerturako sarrerak zozkatuko dira HITZAkideen artean. Bi emanaldiak Zumaiako Udaleko Kultura Sailak antolatu ditu.

Erlauntza antzezlanerako eta Enaren kontuak familientzako kontzerturako sarrerak zozkatuko dira HITZAkideen artean. Bi emanaldiak Zumaiako Udaleko Kultura Sailak antolatu ditu.

Zozketetan parte hartzeko HITZAkide Txokoan egin behar da klik.

Erlauntza Vaiven konpainiren antzezlana da, eta ostiralean (maiatzak 17) 22:00etan izango da Zumaiako Aita Mari aretoan. Zumaiako Udaleko Kultura Sailak bi pertsonentzako bina sarrera eman dizkio Urola Kostako HITZAri HITZAkideen artean zozkatzeko. Erlauntza antzezlaneko aktoreak Sara Cozar, Getari Etxegarai, Vito Rogado, Aitziber Garmendia, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo dira.

Enaren kontuak familientzako kontzertua da, eta igandean (maiatzak 19), 12:00etan, Zumaiako Aita Mari aretoan eskainiko dute emanaldia. Zumaiako Udaleko Kultura Sailak hiru pertsonentzako bina sarrera eman dizkio Urola Kostako HITZAri HITZAkideen artean zozkatzeko.  Kontzertu honetan, ikus-entzuleek Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzte oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest. 2princesesbarbudes taldeko musikariak dira: Helena Casas (jostailuzko bateria, panderoa, pianotxoa, esku-soinu txikia eta ahotsa), Marc Marce (hiru kordako gitarra elektrikoa, jostailuzko ukelelea eta ahotsa), Marc Poch (jostailuzko bateria, melodikoa, pianotxoa eta xilofonoa) eta Tony Vilaprinyo (baxu txikia).