Bertsozientzia emanaldia zuzenean ikusteko aukera izango da 'streaming' bidez

Gaurko antolatu du ZarautzOn elkarteak Bersozientzia saioa. Urtero bezala, zientzia eta bertsolaritza uztartuko dituen emanaldia eskainiko dute, aurtengoan, Alaia Martinek eta Igor Elortzak.

Saiora bertaratu ezin dutenek ere izango dute aukera etxetik jarraitzeko, 19:00etatik aurrera. ZarautzOn-ek ohi duen moduan, streaming bidezko saioa egongo da ikusgarri, helbide honetan.