'Vitoria 3 de marzo' filma emango dute asteburu honetan

1976ko martxoaren 3an poliziak bost langile hil zituen Gasteizen. Eliza batean batzartuta zeuden langileak, eta handik kanporatzerakoan hil zituzten. Gertaera haietan oinarrituta egin dute ikus-entzunezkoa, eta 12 urtetik gorako herritarrei gomendatuta dago.

Larunbatean, igandean eta astelehenean emango dute Vitoria, 3 de marzo filma Modelo zinema aretoan, honako ordutegian: larunbatean eta igandean 19:30ean eta 22:00etan; eta astelehenean, 17:00etan eta 20:30ean. Ikuslearen Eguna da astelehena.

Fitxa teknikoa:

  • Formatua: fikzioa
  • Generoa: drama historikoa
  • Iraupena: 90 minutu
  • Master: digitala eta 35 mm
  • Ekoiztetxea: Sonora Estudios/Gariza Films