ZKEko patinatzaileak Gasteizko Martin Fiz Maratoian izan dira

ZKEko patinatzaileak Gasteizko Martin Fiz Maratoian izan dira
ZKE Irristaketa taldekoak, helmugara iristen

500 patinatzaile inguruk hartu zuten parte igandean irristaketa proban, eta Zarauztik ZKE irristaketa taldeko bederatzi patinatzaile lehiatu ziren.

Pasa den igandean, maiatzak 12, egin zen Martin Fiz Maratoia Gasteizen, eta irristaketa proba ere egon zen. Hain zuzen, ZKE Irristaketa ataleko bederatzi patinatzailek hartu zuten parte lehia hartan, beste 500 patinatzaile ingururekin batera.

Irabazlea Iñigo Vidondo izan zen (1:05:04), eta ZKEkoek azpimarratu dutenez, "Zarautzen aski ezaguna da", berak irabazi duelako azken Euskal Kosta Krosa ere. Irailaren 29an jokatu zen, Zarautz eta Zumaia artean.

Zarauztarren emaitzak Martin Fiz Maratoian

21K:

Elene Eizagaetxeberria       (47:28)

Irkus Fernandez                   (53:38)

Marian Galarraga                (58:17)

Ane Miren Portularrume      (58:20)

Karmele Ezenarro                (58:20)

Elisabet Yerobi                     (58:21)

Natatxa Haro                        (58:22)

Mikel Ameztoi                      (58:22)

42K:

Garikoitz Astarbe              (1:22:21)