Gu Ere Bertsotan egitasmoaren amaierako ekitaldia izango da astelehenean

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 15a, 17:41
Iazko Gu Ere Bertsotaneko une bat. (Amaia Urbieta Arruti)

Herriko ikastetxeetako LH 4, 5 eta 6ko ikasleek bertso emanaldia eskainiko dute datorren astelehenean Aritzbatalde pilotalekuan.

Gu Ere Bertsotan egitasmoaren amaierako ekitaldia egingo dute astelehenean, maiatzaren 20an. Bertso-eskolak jasotzen aritu dira LH 4, 5 eta 6ko 400 ikasletik gora, Iñaki Gurrutxaga eta Maddalen Arzallusen eskutik. Astelehenean, beraz, ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera izango dute gaztetxoek.

2007an jarri zuten martxan Gu Ere Bertsotan egitasmoa, beraz, azken hamabi ikasturtetan Zarauzko ikasleek aukera izan dute bertsolaritza zer den ikasteko eta bertsotan jarduteko.

Aurten ere bi jaialdi izango dira, bat 17:30ean eta bestea 19:00etan. Haurrek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi ahal izango dute Aritzbatalde Pilotalekuan