Museoen Nazioarteko Eguneko ospakizunak izango dira larunbatean Photomuseumen

Museoen Nazioarteko Eguna bertan dela eta, "museoen garrantzia" azpimarratu nahi izan dute Photomuseumeko kideek.

1977az geroztik ospatzen da Museoen Nazioarteko Eguna, eta Photomuseumentzat eta beste museo guztientzat, "hitzordu garrantzitsua" da. Aurtengoa, maiatzaren 18a, datorren larunbata, izango da. Egun hau ospatzearen helburua "museoen zeregin garranzitsuaz" jabetzea dela azaldu dute Photomuseumetik. Museoak baliabide "oso garrantzitsuak" dira beraien iritziz, "kultura trukaketarako, elkar ulertzeko, laguntzeko eta herrien arteko garapena eta bakea lortzeko".

Aurtengo Museoen Nazioarteko Egunaren leloa da Museoak ardatz kultura gisa: tradizioaren etorkizuna. Horrekin azpimarratu nahi dute "museoek komunitatearen aurrean jorratzen duen rola". Eguna ospatzeko, doako sarrera izango du Photomuseumek egun osoan zehar; herritar guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera.