Artearen eta gizartearen arteko harremana landuko dute Photomuseumen

Ostiral honetako Aula programaren barruko saioa arte adierazpenei buruzko zikloaren bederatzigarrena izango da. Zehazki, artearen eta gizartearen arteko harremanari buruz ariko dira bertan.

Gizartearen aurrean "salaketa egiteko baliabidea" dela artea azaldu dute antolatzaileek. "Horregatik, hainbat mugimendu artistiko bat datoz garaiko gizartearen bilakaerarekin".

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa eta sarrera doakoa izango da.