Ulacia saskibaloi taldekoei harrera egin diete udaletxean

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 17a, 12:30

Ulacia saskibaloi taldekoak Lehenengo Mailako txapeldunak izan dira denboraldi honetan, Hego Euskal Herriko sailkapenean. Hala, EBA ligara igotzeko txartela lortu dute. Zarauzko Udalak taldeko kideei harrera egin zien atzo, osteguna, udaletxean.