Udan ere izango da Mintzalagun Programan parte hartzeko aukera

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 17a, 19:00

5-6 pertsonako taldeak izaten dira Mintzatzaldeak, eta astean behin elkartzen dira, ordubetez euskaraz jarduteko. Ekainaren 14an itxiko dute udako Mintzalagun Programan izena emateko epea.

Datorren udan ere izango da AEK-ren Mintzalagun Programan parte hartzeko aukera, taldean euskaraz aritzeko eta paktikatu ahal izateko. 5-6 pertsonako taldeak izaten dira Mintzataldeak, eta astean behin elkartzen dira ordubetez euskaraz jarduteko, "beti lagun giroan".

Ikasturtean zehar martxan izan da programa, baina Urola Kostako AEK-k iragarri duenez, jarraipena emango diote aurtengo udan ere. Udako saioetan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko; euskaltegira bertaratuta, emailez mezu bat igorrita (urolakosta@aek.eus) edo telefonoz deituta (625 485 215). Ekainaren 14an, ostirala, itxiko dute izen-emate epea.