Irudietan: Santa Marinako danborradak Alde Zaharra girotu du

Zarauzko hitza 2019ko mai. 18a, 09:36

Atzo arratsaldean Santa Marina auzoko jaietan murgildu ziren zarauztarrak txupinazoarekin, eta gauean Santa Marinako danborradak hartu zituen Alde Zaharreko kaleak. Arratsaldean zaparradak bota bazituen ere, gauean euriak atseden eman zuen, eta giro ederra izan zen danborradan zehar.