Arkamurkak bandera igota hasi dituzte santamarinak

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 18a, 09:50

Euriak ez du zapuztu Santa Marina kalekoen umorea. Ohi bezala, txupinazoarekin eta banderaren igoerakin hasi dituzte festak. Atzo arratsaldean izan zen hori. Arkamurka natur taldea aukeratu zuen festa batzordeak bandera igotzeko, aurten 50 urte bete baititu elkarteak. Kale horretan bertan du lokala, gainera. Gauean danborrada egin zuten.