Haimar Zubeldia klasikoa izango da igande goizean

Zarauzko hitza 2019ko mai. 18a, 14:37

Igandean, 08:00etan abiatuko dute Haimar Zubeldia klasikoa Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiaren aurretik, eta 700 txirrindulari inguruk parte hartuko dute.

Haimar Zubeldia klasikoa antolatu dute iganderako, txirrindulari usurbildarraren omenez. 08:00etan Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiaren aurretik abiatuko dute proba 700 txirrindulari inguruk, eta Gipuzkoa zeharkatuko dute. Parte-hartzaileek 150 kilometroko ibilbidea osatuko dute.

Txirrindularitzaz gozatzea da hitzorduaren helburua, beraz, ez da irabazlerik izango, eta ez dira denborak kontutan hartuko. Antolatzaileek nabarmendu dute, aurten ere bete egin dela gehienezko izena-emate kopurua.