Amenabarrek Zilarrezko mailari eustea lortu du

Zarauzko hitza 2019ko mai. 19a, 13:33
Amenabar taldeko kideak atzo arratsaldeko partidan. (@AmenabarZarautz)

Zarauztarrek 32-29 emaitzarekin irabazi zuten Alikanteko Agustinos taldearen aurkako partida.

Atzo arratsaldean, senior mailako gizonezkoen Amenabar taldeak partida garrantzitsua jokatu zuen Aritzbatalde kiroldegian, Alikanteko Agustinos taldearen aurka. Zilarrezko Mailan jarraitu ahal izateko, Zarauzkoek garaipena behar zuten derrigorrez, eta partida estuaren jokatu ondoren, 32-29 irabazi zuen norgehiagoka etxeko taldeak. Beraz, datorren denboraldian Zilarrezko mailan jokatzen jarraituko du Amenabarrek.