Lapurreta egin dute Putzuzulo gaztetxean

Zarauzko hitza 2019ko mai. 19a, 13:51
Lapurreta egin dute Putzuzulo gaztetxean. (@ArraioIrratia)

Lapurreta egiteaz gain, kalteak sortu dituzte gaztetxean eta Arraio Irratiaren egoitzan.

Putzuzulo gaztetxeko kideek jakinarazi dute, ostiralean Putzuzulora sartu eta lapurreta egin zutela eta hainbat kalte sortu dituztela gaztetxean eta Arraio Irratiaren egoitzan. "Gauzak miatu dituzte, leihoak txikitu, eta irratia hankaz gora utzi dute", azaldu dute sare-sozialen bidez.

Putzuzulo Gaztetxera lapurretara egitera sartzen diren bosgarren aldia da. "Horren aurrean, eraso berri hau salatzeaz gain, autogestioan oinarritutako jabetza kolektiboa eraikitzen eta defendatzen jarraitzeko hautuan berresten garela adierazi nahi dugu", nabarmendu dute Putzuzuloko kideek.