Adur Amatriain hirugarren izan da Rip Curl Gromsearch txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 20a, 11:05
Adur Amatriain surfean. (Utzitakoa)

Mundu osoko 24 surflarik hartu dute parte Costa Ricako txapelketan, eta Amatriainek behetik gorako txapelketa egin zuen.

Adur Amatriain gazte zarauztarrak brontzezko domina eskuratu du Costa Ricako Rip Curl Gromsearch txapelketan. 16 urtez azpiko surflariei zuzendutako txapelketa da, eta Amatriainek txukun egin zituen lanak. Finalerdietan, ordea, ezin izan zuen Taro Watanabe estatubatuarra gainditu.