Gaur, astelehena, 13 urte bete ditu Zarauzko Arraio Irrati Askeak (99.3 FM). Irratiko kideek martxoan zein apirilean egin zituzten urteurrenaren aurreko beroketa lanak; hala nola, Gipuzkoa Bertsotan girotze eta berotze saioak, euskara eta sexismoari buruzko mahai ingurua edota sendabelarren tailerra. Orain urteurrena ospatuko dute; ostiralean eta larunbatean izango dira ospakizun jarduerak, Putzuzulo Gaztetxean. Besteak beste, kontzertuak, afaria eta Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentalaren emanaldia antolatu dituzte.
Hona hemen egitaraua osorik:
Egitaraua
Ostirala, maiatzak 24
- 20:30. Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentalaren emanaldia
- 21:30. Afaria (pintxoak)
- Jarraian, Pig & Kiss taldearen kontzertua
Larunbata, maiatzak 25
- 22:30. Natali eta Norman taldeen kontzertuak
- Jarraian, DJ Malitak