Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa antolatu du Argazkizale Elkarteak

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 20a, 14:00
Lau aste iraungo du oinarrizko argazkilaritza ikastaroak. (Luis Epelde)

Maiatzaren 27tik ekainaren 19ra izango da ikastaroa, astelehenetan eta asteazkenetan. "Oinarrizko kontzeptuak, kameraren erabilera eta edizio digitala" landuko dituzte, eta praktika irteerak ere egingo dituzte.

Zarauzko Argazkizale Elkartearen eskutik, oinarrizko argazkilaritza ikastaroa egingo dute Ebro Etxean. Maiatzaren 27tik ekainaren 19ra izango dira saioak, astelehenetan eta asteazkenetan, 20:00etatik 22:00etara. Beraz, guztira 20 orduko ikastaroa eskainiko dute. Elkarteko kideek azaldu dutenez, "oinarrizko kontzeptuak, kameraren erabilera eta edizio digitala" landuko dituzte bertaratzen direnek, eta praktika irteerak ere egingo dituzte.

Izen-ematea ireki dute dagoeneko; interesa dutenek, 667 548 939 telefono zenbakira deitu dezakete. Elkarteko bazkideak direnek 35 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroan parte hartzeko, eta bazkideak ez direnek, 65 euro. Izen-ematea egiteko, parte hartzaileek diru kopuru hori sartu beharko dute ondorengo kontuan, kontzeptuan izen-abizenak txertatuta: Laboral Kutxa ES85-3035-0029-65-0290015621.