Malen Urkiri txapeldun izan da Espainiako slalom txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 20a, 17:00
Malen Urkiri kopa esku aretan duela. (@OstadarEgokitua)

Ostadar Kirol Elkartearekin hartu du parte Malen Urkirik asteburuan slalom txapelketan, El Prat de Llobregaten (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Hainbat domina eskuratu ditu zarauztarrak; horien artean, Txapeldunen Arteko Txapeldunarena.

El Prat de Llobregaten (Bartzelona, Herrialde Katalanak) izan da asteburuan Malen Urkiri zarauztarra, Espainiako slalom txapelketan. WS4F kategorian, zirkuitu kronometratuan zilarrezko domina eskuratu du Urkirik, Ander Goenaga eta Ane Asensiorekin batera. Bakarkako kanporaketan urrezko domina eskuratu du, eta Txapeldunen Arteko Txapelduna frogan ere irabazle izan da.