'Emakumeak arlo teknikoko ikasketetan' hitzaldia antolatu dute ostegunerako

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 20a, 15:30
Zarauzko Parekidetasun Sailak prestatu du saioa. (Innobasque)

Indaux-Okin, Engranajes Juaristi eta GKN Driveline enpresetako Ana Belen Juaristik, Generosa Cerviñok eta Eugenia Iraolak hartuko dute hitza saioan, eta baita zenbait ikasle ohiek ere.

Ostegun honetan, maiatzak 23, Emakumeak arlo teknikoko ikasketetan hitzaldia izango da Antoniano aretoan. 18:30ean emango diote hasiera saioari, eta sei emakumek hartuko dute hitza: Ana Belen Juaristik (Indaux), Generosa Cerviñok (Indaux-Okin) eta Eugenia Iraolak (GKN Driveline); eta Gema Marrero, Aintzane Etxaide eta Eider Irigoien ikasle ohiek.

Zarauzko Parekidetasun Sailak antolatu du hitzaldia. Azaldu dutenez, "langile kualifikatuei dagokienez, egoera kritikoan dago industria teknikoaren sektorea, eta urria da emakumeen presentzia". "Lanerako aukera oso interesgarria dago sektore horretan, emakumeek aprobetxatu dezaketena", gehitu dute. Izan ere, adierazi dute langabezia datuak altuagoak direla emakumeen artean. Hala, "emakumeen kolektiboari industria teknikoaren sektoreak eskaintzen dituen lan aukerak erakusteko eta emakumeak bertan txertatzeko asmoz" prestatu dute saioa.