Gaur, astelehena, langile bat hil da Zarauzko Añorbe auzoan, Añorbe izeneko baserriaren parean. 14:05etan gertatu da ezbeharra; behargina garabia baten gainean lanean zegoela behera erori da ibilgailua, 30 metroko altueratik. Hala, zauri larrien ondorioz zendu da langilea. Kontrapisuak aldatzen ari zen.
Etxola baten gainera erori da garabia, eta bertan bazkaltzen ari ziren 5-6 langileek justu-justu lortu dute etxolatik ateratzea; horietako bat zauritu egin da. 32 urteko Zumarragako bizilaguna zen hildakoa, jaiotzez marokoarra zen eta Gruas Pingon enpresarentzat ari zen lanean.