Sare sozialei buruzko ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak ekintzaileentzat eta enpresari txikientzat.
Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaileek eta enpresariek ikastea sare sozialen erabilera profesionalago bat egiten. "Marketin eta komunikazio tresna" direla sare sozialak azaldu dute, eta beraien bidez bezero berriengana heldu daitekeela eta ikusgarritasuna areagotu.
Prestakuntza lau orduko saio batean eskainiko dute, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian, ostiral honetan, maiatzaren 24an. Saioa goizez izango da, 09:30etik 13:30era.
Ondorengo gaiak landuko dituzte saioan:
- Sare sozialetarako estragegia digitala: helburu orokorra eta helburu publikoa.
- Sare sozial ohikoenen kontuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko gakoak.
- Edukiak sare sozialetan: zertaz eta nola komunikatu
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, jpino@urolakosta.eus (Johanna Pino) helbidera idatzi daiteke, edo 943-89 08 08 telefono zenbakira deitu.