Udalaren adierazpena, Zarautzen gaur gertatutako lan heriotzaren aurrean

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 20a, 17:41
Bi solairuko hiru etxebizitza eta txaleta egiten ari dira AƱorben, istripua gertatu den eremuan (Onintza Lete Arrieta)

Eguerdian langile bat hil da Añorben, bera igota zegoen altuera handiko garabia erori denean. Lan istripu larriaren harira, oharra plazaratu du Zarauzko Udalak.

Honela dio oharrak:

"Zarauzko Udalak bere elkartasuna adierazi dio lan istripuan zendutako biktimaren familiari eta martxan den ikerketak gertatutakoa argitu dezala eskatzen du, berriz gertatu ez dadin. Era berean, istripuan zauritutako langileari azkar osatzea opa dio.

Beharrezkoa da lan istripuak ekiditea, kosta ahala kosta. Lan segurtasunak edozein lanetarako lehentasuna izan behar du eta, hala, erakundeetatik lan osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea defendatzen dugu, baita lan arriskuen prebentziorako arauak betetzea exigitzea eragile arduradun guztien aldetik".