Dziga Vertov zinegileari buruzko saioa egingo dute Photomuseumen

kudeatzailea 2019ko mai. 23a, 20:00

Aula programaren barruko ostiral honetako saioan Dziga Vertov zinegilearen inguruko lanketa egingo dute.

Astero bezala, 18:00etan elkartuko dira Photomuseumen Aula programaren saioan. Aste honetakoa, Dziga Vertov zinegilearen ingurukoa izango da. Dokumental esperimentala landu zuen gehienbat Vertovek, izan ere, zinema konbentzionalaren elementu guztien aurka zegoen: aktore profesionalak, gidoiak, dekoratuak, argiztapen artifiziala... Bere helburua egia harrapatzea zen.