'Lou' dokumentala emango dute gaur Putzuzulon

Arraio irratiko kideak hasi dira hamahirugarren urtemugako ospakizunekin. Gaur, 'Lou, dantzan jo ta ke oinak lehertu nahian' dokumentala emango dute Putzuzulon.

20:30etik aurrera, festa giroan murgilduko dira gaur Putzuzulon, Arraio irratiaren hamahirugarren urteurrena dela eta. Lehenengo Lou, dantzan jo ta ke oinak lehertu nahian dokumentala eskainiko dute. Ondoren, afaltzeko aukera izango da eta festari amaiera emateko, Pig&Kiss taldearen kontzertua izango da.