'Zarautz basque souvenir' eskuorria agertu da herritarren postontzietan

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 24a, 12:13

Zarauzko herri eredua kolokan jartzen duen eskuorria zabaldu dute herriko postontzietan, 'Zarautz, basque souvenir' izenburupean.

Postontzietan eta kalean zabaltzeaz gain, sarean ere eskuragarri dago pdf formatuan. Hamaika gai lantzen eta zalantzan jartzen dira bertan: ingurumena, etxebizitza, zaintza, aparkalekuak, hondakinak... Eskuorria herritar askoren eskuetara iritsi da, eta ez dauka sinadurarik.