Aldaketak izango dira Zarautz-Orio autobus linearen ibilbidean bihar

Itxita egongo da bihar arratsaldean Aia eta Orio arteko bidea, Automobilismoko XII. Aiako Igoera dela eta.

Automobilismoko XII. Aiako Igoera dela eta, bihar, larunbata, itxita egongo da trafikoarentzat Aiatik Oriorako bidea, 13:00etatik 20:00etara. Hori dela eta, kendu egingo dira Aia eta Orio arteko ohiko geldialdiak Lurraldebus UK08 Zarautz-Aia-Orio linearen ibilbidetik.

13:00etatik 20:00etara jarritako ibilbide alternatiboan Aiako geldialdia Etxekon egingo da.

Informazio gehiago eskuratzeko 944-33 33 33 telefono zenbakira deitu daiteke edo www.euskotren.eus helbidean kontsulta egin.