Udal eta Foru Hauteskundeak

Herritarrei larrosak banatzen ibili dira PSE-EEko Gloria Vazquez eta Denis Itxaso

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 24a, 16:00

Atzo kalez kale ibili ziren Ingurumen eta Berdintasun zinegotzia eta Turismo, Kirol, Gazteria eta Kultura diputatua. Vazquezek eskerrak eman zizkion Itxasori azken lau urteetan herrian egindako lanagatik: "Eskerrik asko Astiko eta Lizardiko kirol instalazioengatik, Eraztun Berde Urdina egiteko Igerainen tokia uzteagatik eta Monte Albertiarentzat eraikina lagatzeagatik".