Zarauzko bost bertsolarik lortu dute Gipuzkoako Txapelketarako txartela

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 25a, 20:02

Maiatzean zehar Gipuzkoa Betsotan sailkapen faseko saioak jokatu dituzte 84 bertsolarik, haietako hamar zarauztarrak. 14 saioen ostean, erabakita gelditu dira Txapelketarako txartela lortu duten bertsolariak.

Gaur jokatu dituzte Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko azken saioak Bergaran eta Donostian. 14 saioren ondoren, erabakita gelditu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan kantatuko duten 34 bertsolariak, dagoeneko aurreko txapelketatik sailkatuta zeudenekin batera.

Sailkatutako 34 bertsolarietatik bost dira Zarauzkoak: Beñat Jauregi, Oier Aizpurua, Iñigo Mantzizidor, Aitor Urbieta eta Ainhoa Agirreazaldegi.

Bost bertsolariek irailean izango dituzte hurrengo saioak; orduan hasiok da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa.