Udal eta Foru Hauteskundeak

Herritarren %40k bozkatu dute

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 26a, 14:10

Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi ditu udal hauteskundeetan izan diren orain arteko parte hartze datuak. Zarautzen, bozkatzera deituta zeuden herritarren %39,78ak eman dute botoa dagoeneko.

Igo egin da goizeko parte hartzea duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta. 2015ean, ordu honetan, herritarren %38,19ak zuen emana botoa. 1,59 puntu igo da beraz, hauteskunde goizeko parte hartzea duela lau urteko udal hauteskundeetatik.