Udal eta Foru Hauteskundeak

Zarauztarren ia %60k eman dute botoa

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 26a, 18:26

Udal hauteskundeetan orain arte izan diren parte hartze datuak argitaratu ditu Espainiako Barne Ministerioak. Zarautzen 18.198 herritar zeuden bozkatzera deituta, eta oraingoz, %58,54ek jo dute hautes-mahaietara.

2015. urteko bozekin alderatuta, 6,71 puntu igo da parte hartzea Zarautzen. Izan ere, duela lau urte, zarauztarren %51'83k zuten emana botoa. 20:00etan itxiko dituzte hautes-mahaiak.