Nadia Erostarbe garaile Txilen

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 26a, 19:32

QS 1.500 proban nagusitu da zarauztarra. Denboraldi bikaina ari da egiten, martxoan Senegalen ere bera nagusitu baitzen Senegal Pro txapelketan, QS 1.500 txapelketa hura ere.

Juniorretako azken urtea amaituta, helduen mailan hasi da lehiatzen Nadia Erostarbe, helburu argi batekin: mundu mailako rankingean onenen artean sailkatzea, hala CT mailara igotzeko.

Eta oraingoz, ez doa bide txarretik. Martxoan Senegal Pro QS 1.500 irabazi zuen, eta gaur gauza bera egin du Txilen.

Iaz Europako junior txapelketa irabazi zuen zarauztarrak, eta elkarrizketa hau eskaini zion HITZAri.