Udal eta Foru Hauteskundeak

Urola Kostan, EAJk jaso ditu boto gehien foru hauteskundeetan

Orokorrean, Urola Kostako herritarrek mantendu egin dute boto joera udal hauteskundeetan eta foru hauteskundeetan. Dena den, bi alderdi nagusien arteko aldea txikia izan da bi hauteskundeetan, eta izan diren aldaketa txiki horiek eragin dute EAJ izatea indar nagusia Batzar Nagusietarako hautagaiak aukeratzeko orduan.

Berde argia: EH Bildu
Berde iluna: EAJ

Boto kopuruan EAJ nagusitu bada ere, herri gehiagotan eskuratu du gehiengoa EH Bilduk. Orio izan da bi hauteskundeetan kolorez aldatu duen herrietako bat. Udal hauteskundeetan EH Bildu izan da nagusi, eta foru hauteskundeetan, berriz, EAJ.