Udal eta Foru Hauteskundeak

HARA! Hautetsontzietan, Xabier Txurrukaren aurkako boto-paperak

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 27a, 12:29

Udal hauteskundeetako botoen artean, gainontzekoen desberdina zen bat topatu zuten Zarauzko mahai batean.

Hauteskundeek utzi ohi dituzte anekdota xelebreak batzuetan, eta atzokoan, sare sozialetan bolo-bolo dabilen irudi bat utzi zuten Zarautzen. Udal hauteskundeetarako ordezkariak aukeratzeko EAJren zerrenda zeraman boto-paper bat hirutan zatitu zuen boto-emaile batek, eta zatietan "EAJ bai, Churruca ez" idatzi. Hala, botoa baliogabetzat jo zuten zenbatzaileek.