Dena prest hondartzan toldoak jartzeko

Lorentxo Portularrumek Zarauzko hondartzaren argazki hau atera du gaur goizean. Bertan ikus daiteke tolderoak lanean hasi direla dagoeneko, hondarretan toldoak kokatzeko zutabeak jartzen.

Udako denboraldia heltzear den honetan, hondartzak kolorea aldatuko du laster, egun gutxi barru jarriko baitituzte toldoak. Hain zuzen, ekainaren 1ean hasiko da udako denboraldia.